阿巴和加麻札

( Afaq Khoja mausoleoa )

Afaq Khoja mausoleoa edo Aba Khoja mausoleoa (uigureraz آفاق خواجه مزار, Апақ Хоҗа Мазар,‎ Apakh Khoja Mazar; txinera tradizionalez: 阿巴和加麻札; pinyinez: Ābāhéjiā mázhá), Kashgar hirian dagoen monumentoa da, inguruko musulmanentzat tokirik sagaratuena. Haohan (浩罕村) herrixkan kokaturik dago, Kashgar erdigunetik 5 kilometro ipar-ekialdera.

Historia Sorrera

Mausoleoa 1640 urtearen inguruan eraiki zen Erdialdeko Asiako jauntxo sufista zen Muhammad Yūsuf-en hilobia izateko[1]. XVII. mendean ritsi zen Altishahr eskualdera (gaur egungo Xinjiang hegoaldea) eta Txinan sufismoa hedatzen lagundu zuen[2]. Muhammad Yūsuf-en seme ezagunena Afāq Khoja izan zen, Kashgaria eskualdeko buruzagia, eta 1694an hil zenean aitarekin batera lurperatu zuten. Guztira Afāqi familiaren bost belaunaldi daude beratn hobiratuta, Afāq Khojaren 72 ondorengo hain zuzen ere.

Iparhan

Afāq Khojaren ondorengo ezagunena Iparhan izan zen, Qing dinastiako Qianlong enperadorearen ohekidea zena eta Txinako lau eder famatuetako bat kontsideratzen dena. Kondairak dioenez enperadorea zerbitzeari uko egin zion eta bere buruaz beste egitera behartua izan zen[3]. Dokumentuek diotenez ordea, 28 urtez izan zen enperadoreaen ohekidea eta 55 urte zituela hil zen. Turfan jaioterrian lurperatzeko eskatu bazuen ere Pekinen hilobiratu zuten. Bere hilkutxa eta jantziak Afaq Khoja mausoleora ekarri zituzten[3].

«Kashgar Abakh|Afaq Khoja Mausoleum, Xiangfei Tomb Xinjiang China Silk Road Travel Guide» www.thesilkroadchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02). (Ingelesez) Lipman, Jonathan N.. (1998-01-01). Familiar Strangers: A History of Muslims in Northwest China. Hong Kong University Press ISBN 9789622094680. (Noiz kontsultatua: 2019-11-02). ↑ a b «Kashgar Abakh|Afaq Khoja Mausoleum, Xiangfei Tomb Xinjiang China Silk Road Travel Guide» www.thesilkroadchina.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
Photographies by:
Statistics: Position
1203
Statistics: Rank
96995

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
918237645Click/tap this sequence: 9397

Google street view

Where can you sleep near Afaq Khoja mausoleoa ?

Booking.com
490.219 visits in total, 9.199 Points of interest, 404 Destinations, 94 visits today.