El jardín de las delicias
( Atseginen baratzea )Atseginen baratzea Jeronimo Bosch margolariak eginiko triptikoa da, gaur egun Madrilgo Pradoko museoan dagoena. Margolariaren lanik ezagunena eta asmo handikoena da.
Erdiko panela karratua da (220 × 195 cm) eta alboetako panelak angeluzuzenak (220 × 97.5 cm). Alboetako panelak erdikoaren gainean toles daitezke, lana erabat itxiz. Ezkerreko panelean Jainkoa Adam eta Evarekin batera agertzen da, erdikoan gizaki biluzi andana ageri da sexu jardunean, eta eskuinekoan infernuratutakoen tormentuak.
Gehienetan, bizitzaren tentazioen arriskuez ohartarazten duen margolan didaktikoa dela irizten diote arte historialariek eta adituek. Hala ere, sinbolismoen ugaritasunak, batez ere erdiko panelekoak, bidea utzi du interpretazio gehiago egiteko mendeetan zehar, paradisu galduaren panorama izan zitekeelakoan.
Gehitu iruzkin berria