Balutx

Balutx (balutxiz: بلوچ‎) Balutxistanen bizi den herri nomada eta musulman sunnita da. Irango goi-ordokian bizi dira, Iran, Pakistan eta Afganistan artean.

Irandar herri honen gehienak balutxiz egiten du. 2009an, Vidya Prakash Tyaji adituaren arabera, munduan 8,8 milioi balutx inguru bizi ziren, horietatik erdia Ekialdeko Balutxistanen; %40a Sindhen bizi dira eta hegoaldeko Punjaben ugariak ere badira. Guztira, Pakistango biztanleriaren %3,6a, Irangoaren %2a eta baita Afganistangoaren %2a ere.

Bere diaspora ez da nabarmena Mendebaldean baina bai Omanen, bertan herrialdeko biztanleriaren %25a osatzen dute.