Cenote

Cenotea (maierazko dzonot edo ts'onot hitzetik) dolina mota bat da, harrizko ertz pikoak eta ur gezaz betea dagoena. Batez ere Yucatán penintsulan aurki daitezke, eta Karibeko uharte batzuetan ere bai.

Itxura biribilkarakoak, ingurune karstikoan sortzen dira. Hasieran, lur azpiko leize bat da, euri urak kareharrian eratua. Leizearen tamaina handitu ahala, lurrazaletik hurbildu eta sabaia erori eta kanpotik ikusgai bihurtzen dira. Gehienbat, itsas mailaren beheratzean sortu ziren, Pleistozenoko glaziazioen garaietan.

Espeleologoek aurkitu dutenez, Yucatán penintsulako cenote ugari elkarri lotuta daude, eta itsasoarekin, lur azpiko ur sare konplexua sortzen dute.

Destinations