David (Michelangelo)

David Pizkundeko eskulturaren maisulana da, Michelangelok 1501-1504 bitartean zizelatua. Marmol zurian egina dago; 5,17 metroko altuera eta 5,5 tonako pisua ditu. Pizkundeko artelan nagusietakoa eta munduko eskultura ospetsuenetako bat da.

Historia

1407 aldean, Florentziako Opera del Duomo-ko arduradunek Itun Zaharreko 12 pertsonaien eskultura erraldoiak egitea erabaki zuten, Santa Maria del Fioreko absidearen kanpoaldeko hormabularretan kokatzeko[1]. Lehenbizikoa Donatellok egin zuen, 1410ean: terrakotazko Josueren irudia; bigarrena, Agostino di Duccioren Herkules izan zen (1463), hau ere terrakotan egina. 1464an, Daviden eskultura egiteko agindu zitzaion Agostinori, Carraratik ekarritako marmol-bloke bat erabiliz. Lanean hasi bazen ere, 1466an uko egion zion proiektuari. 1475ean, Antonio Rossellinori eman zitzaion irudia egiteko egindua, baina berak ere bertan behera utzi zuen egitasmoa[2].

Horren ostean, marmol-mokor tzarra 25 urtez egon zen katedraleko lantegiaren kanpoaldean. Azkenik, 1501ean, Michelangelok onartu zuen Daviden irudia egiteko erronka. Ordurako, 26 urte besterik ez izan arren, garaiko artistarik famatuena eta hobekien ordaindua zen, Vatikanon egin berria zuen Pietà-ren edertasunari esker. Michelangelok gogo beroz hartu zuen agindua, eta bi urtez jardun zuen lanean, inoren laguntzarik gabe[2].

1504ko urtarrilean, Michelangelok eskultura agertu zuen Opera del Duomo-ko batzordearen eta Pier Soderini Florentziako Errepublikako gonfalonieroaren aitzinean; irudiaren maisutasunak txundidura eta mirespena eragin zituen. Bestalde, 5 tonako estatua katedraleko teilaturaino igotzeari zail iritzirik, Piazza della Signorian kokatzea erabaki zuten, Palazzo della Signoriaren aurrean. Maiatzaren 18an, Opera del Duomo-tik Piazza della Signoria-ra eraman zuten; udan Michelangelok azken ukituak eman zizkion eta irailaren 8an inauguratu zen. Luze gabe, Florentziako Errepublikaren harrotasun, adore eta bertute balioen sinbolo bilakatu zen[2].

Andeatzea saihesteko asmoz, 1873an estatua plazatik kendu eta Galleria dell'Accademian jarri zuten ikusgai[2]. 1910ean, Piazza della Signoria-n kopia bat ipini zuten.

Paoletti, John T.. Michelangelo's David: Florentine History and Civic Identity. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-02-11). ↑ a b c d Il David di Michelangelo. accademia.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-09).
Photographies by:
Olivier Bruchez - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
144
Statistics: Rank
386625

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
187623549Click/tap this sequence: 6168
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near David (Michelangelo) ?

Booking.com
538.394 visits in total, 9.233 Points of interest, 405 Destinations, 161 visits today.