România
ErrumaniaContext of Errumania
Errumania (errumanieraz: România, romɨˈni.a ahoskatua) Hego-ekialdeko Europako estatu burujabea da. Mendebaldean Hungaria eta Serbiarekin du muga, iparraldean Ukrainarekin, ipar-ekialdean Moldavia eta Ukrainarekin, ekialdean Itsaso Beltzarekin, eta hegoaldean Bulgariarekin. 238.391 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2015ean 19,5 milioi biztanle zituen. 2007tik, Europar Batasuneko kidea da. Bukarest hiriburua eta hiri nagusia da.
Izenak eta hizkuntzak adierazten dutenez, Errumaniaren eremua Erromatar Inperioaren parte izan zen, eta orduz geroztik historia luzea izan du. Errumaniar lurraldea behin baino gehiagotan beretu dute hungariarrek, turkiarrek eta errusiarrek, eta Lehen Mundu Gerraren ondotik da egungo estatu bateratua. Herrialde komunista izan zen berrogei urte baino luzeagoan, eta erregimen mota hori utzi...Irakurri gehiago
Errumania (errumanieraz: România, romɨˈni.a ahoskatua) Hego-ekialdeko Europako estatu burujabea da. Mendebaldean Hungaria eta Serbiarekin du muga, iparraldean Ukrainarekin, ipar-ekialdean Moldavia eta Ukrainarekin, ekialdean Itsaso Beltzarekin, eta hegoaldean Bulgariarekin. 238.391 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2015ean 19,5 milioi biztanle zituen. 2007tik, Europar Batasuneko kidea da. Bukarest hiriburua eta hiri nagusia da.
Izenak eta hizkuntzak adierazten dutenez, Errumaniaren eremua Erromatar Inperioaren parte izan zen, eta orduz geroztik historia luzea izan du. Errumaniar lurraldea behin baino gehiagotan beretu dute hungariarrek, turkiarrek eta errusiarrek, eta Lehen Mundu Gerraren ondotik da egungo estatu bateratua. Herrialde komunista izan zen berrogei urte baino luzeagoan, eta erregimen mota hori utzi zuen Europako azken herrialdea izan zen.
More about Errumania
- Native name România
- Calling code +40
- Internet domain .ro
- Mains voltage 230V/50Hz
- Democracy index 6.4
- Population 19053815
- Area 238397
- Driving side right