Context of Finlandia

Finlandia edo Suomi (finlandieraz: Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz: Finland, Republiken Finland) iparraldeko Europako estatu burujabea da, Eskandinavian dagoena, Baltikoaren ertzean. Mendebaldean, Suedia eta Botniako golkoa ditu; iparraldean, Norvegia; ekialdean, Errusia; eta hegoaldean, Finlandiako golkoa. 338.455 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an, 5,5 milioi biztanle zituen, gehienak hegoaldeko kostaldean. Azalerari dagokionez, Europako herrialderik handienetan seigarrena da, eta biztanleriaren dentsitatetik txikienetakoa, Norvegia eta Islandiaren ondoren. Hiriburua Helsinki da. Finlandiera hizkuntza nagusia da; suediera ere ofiziala da, baina biztanleriaren % 5,5 k baino ez du hitz egiten.

Suediaren barnean egon zen 1809 arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren mende egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiako Irault...Irakurri gehiago

Finlandia edo Suomi (finlandieraz: Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz: Finland, Republiken Finland) iparraldeko Europako estatu burujabea da, Eskandinavian dagoena, Baltikoaren ertzean. Mendebaldean, Suedia eta Botniako golkoa ditu; iparraldean, Norvegia; ekialdean, Errusia; eta hegoaldean, Finlandiako golkoa. 338.455 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an, 5,5 milioi biztanle zituen, gehienak hegoaldeko kostaldean. Azalerari dagokionez, Europako herrialderik handienetan seigarrena da, eta biztanleriaren dentsitatetik txikienetakoa, Norvegia eta Islandiaren ondoren. Hiriburua Helsinki da. Finlandiera hizkuntza nagusia da; suediera ere ofiziala da, baina biztanleriaren % 5,5 k baino ez du hitz egiten.

Suediaren barnean egon zen 1809 arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren mende egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiako Iraultzaren ondoren, sobietarren esku geratu baino lehen, independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian, Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen kontra borrokatu zen, independentziari eusteko. Alemaniak gerra galdu ostean, aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin zuen.

Ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko herrialderik garatuenetan 11.a bilakatu den arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeriarik eza eta eskubide politikoengatik. Haren jarrera neutralak, halaber, munduko herrialderik zoriontsuenetarikoa bilakatu du.

Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik, Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina haien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutakoa, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.

More about Finlandia

Basic information
  • Currency Euro
  • Native name Suomi
  • Calling code +358
  • Internet domain .fi
  • Mains voltage 230V/50Hz
  • Democracy index 9.2
Population, Area & Driving side
  • Population 5563970
  • Area 305396
  • Driving side right

24 things to do in Finlandia

Phrasebook

Irten
Poistu
Janari
Ruokaa
Sarrera
Sisäänkäynti
Itxita
Suljettu
Bultza
Työntää
Tira
Vedä
Ura
Vesi
Komuna
WC
Wifi
Wifi

Where can you sleep near Finlandia ?

Booking.com
491.311 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 155 visits today.