Context of Pirinioak

Pirinioak, Pirinio mendiak edo, Ipar Euskal Herrian, Bortuak (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendikatea da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creusko lurmuturrera (Mediterraneo itsasoan), eta erdialdean 150 kilometroko zabalera du. Gailurrik altuena Aneto mendia da, 3.404 metro garai dena. Mendebaldeko muturrean dago Euskal Herria.

Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Roussillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldekoan, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.

Pirinioak zeharkatzen dituzten hiru ibilbide nagusi daude mendizaleentzat: GR10 iparraldeko magalean, GR11 hegoaldeko magalean eta Pirinioetako Ibilbide Garaia.

Where can you sleep near Pirinioak ?

Booking.com
492.880 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 20 visits today.