Context of Sevilla

Sevilla —edo, izen historiko gisa, Sibilia— Espainiako hegoaldeko hiri bat da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsas mailatik 20 metro gorago kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.

707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.

Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión ...Irakurri gehiago

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).

Phrasebook

Bi
Dos
Hiru
Tres
Lau
cuatro
Bost
Cinco
Sei
Seis
Zazpi
Siete
Zortzi
Ocho
Bederatzi
Nueve
Hamar
Diez
Ireki
Abierto
Ura
Agua
Janari
Alimento

Where can you sleep near Sevilla ?

Booking.com
493.328 visits in total, 9.217 Points of interest, 405 Destinations, 132 visits today.