दीपावली ( Diwali )

Diwali edo Divali jaia, "argien jaialdia" hinduismoaren Kartika hilabetean egiten den bost eguneko jaialdi indiarra da. Jaialdia hasten da Dhanteras izeneko egunean hasten da, Krishna Paksharen hamahirugarren ilargi-egunean, hinduen egutegiko Ashvin hilaren ilbeheran. Egutegi gregoriarrean, Diwali urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean gerta liteke. Erlijio batean baino gehiagotan ospatzen da Diwali indiarren artean, hala nola hinduismoan, sikhismoan eta jainismoan.

Festaren sinbolismoa zera da: gizakiak Egiaren argirantz aurrera egiteko beharra, ezjakintasunetik eta zoritxarretik. Dharmaren (bertutearen) garaipena lortzea adharmaren gainean (bertuterik eza).

Diwalin jendeak arropa berria estreinatzen du, gozokiak partekatzen ditu eta suziri eta su artifizialak jaurtitzen dituzte. Indiako urte berriaren sarrera da, eta urteko gaurik esanguratsuenetako eta alaienetako bat.

Destinations