دقة (تونس)

( Dougga )

Dougga edo Thugga (amazigeraz: Dugga, Tugga; arabieraz: دقة‎) antzinaroko hiri punikoa da, egungo iparraldeko Tunisian zegoena. Numidiar, erromatar eta bizantziar aztarnak ditu. Bere mausoleo puniko eta bere erromatar antzerki eraikin nabarmenenak dira. 1997an UNESCOk bere aztarnategia Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Dougga gaur egungo Téboursouk hiritik gertu dago, 4'6 kilometro hego-mendebaldera.

Historia

Antzinaroko trikuharriak aurkitu diren arren, hiria K.a. VI mendean sortu zela uste da[1]. Historiagile batzuen ustetan Agatokles Sirakusakoak K.a. IV mendean konkistaturiko Tokaï hiria da (antzingrekeraz Τοκαί). Edozein kasutan ere antzinatik giza asentamendu garrantzitsua izan zen.

Hiri numidiarra egon zen tokitik gertu erromatarrek hiri berria eraiki zuten. Hiri numidiar hartan Masinissaren tenplua eraiki zuten K.a. 139 urtean eta badirudi foruma izan bazela erromatar kolonoak iritsi aurretik.

Erromatarrek eremua konkistatu zutenean Dougga hiriari civitas estatusa eman zioten[2]. Zesar Augusto enperadoreen garaian Kartagoko kolonia ezarri zen eta Dougga hiriarentzat garai zailak etorri ziren, bi mendetan zehar hiria bitan banatu baitzen, civitas eta pagus. 205 urtean Septimio Severoren garaian komunitate biek bat egin zuten eta municipium bakarra eratu zen. III mendean "erromatar kolonia" titulua jaso zuen eta izen berria hartu zuen; Colonia Licinia Septimia Aurelia Alexandriana Thuggensis. Hasiera batean aberastasuna ekarri bazuen ere IV mendean hiriaren gainbehera iritsi zen.

Khanoussi, Mustapha. (2003). L’évolution urbaine de Thugga (Dougga) en Afrique proconsulaire : de l’agglomération numide à la ville africo-romaine. CRAI, 131-155 or.. L’Afrique romaine. 69-439. Atlande, 309 or..
Photographies by:
Zones
Statistics: Position
4574
Statistics: Rank
23483

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
296751834Click/tap this sequence: 9198
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Dougga ?

Booking.com
509.731 visits in total, 9.227 Points of interest, 405 Destinations, 348 visits today.