Erronkaribar (erronkaribarreraz: Erronkariko ibaxa edo Kallesa) Euskal Herriko ibar eta mankomunitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 87,0 kilometrora. Altuera 584 eta 2446 metro artekoa da, eta 411,94 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1266 biztanle zituen.

Pirinioetako ibarrerik mendebaldekoena da. Ibar estu eta ezkutua da, Ezka ibaiak zeharkatzen du, malda handia du eta Hiru Erregeen Mahaian (erronkaribarreraz: Iror Erregeen Maia) amaitzen da, Euskal Herriko mendirik altuenean. Ibaxak, gaur egun arte, bere tradiziorik zaharrenetako asko gorde ditu, inguruko beste haran batzuetan galduak, nahiz eta erronkariko uskara, bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat, ez den XXI. mendera iristea lortu. Ibaxako etxeak osatzen dituzten elementu arkitektoniko nagusiak harria, terrakotazko teila kurbatuak eta egur zahartua dira, etxe hotz eta ilunari tonalitate bat ...Irakurri gehiago

Erronkaribar (erronkaribarreraz: Erronkariko ibaxa edo Kallesa) Euskal Herriko ibar eta mankomunitate bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 87,0 kilometrora. Altuera 584 eta 2446 metro artekoa da, eta 411,94 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1266 biztanle zituen.

Pirinioetako ibarrerik mendebaldekoena da. Ibar estu eta ezkutua da, Ezka ibaiak zeharkatzen du, malda handia du eta Hiru Erregeen Mahaian (erronkaribarreraz: Iror Erregeen Maia) amaitzen da, Euskal Herriko mendirik altuenean. Ibaxak, gaur egun arte, bere tradiziorik zaharrenetako asko gorde ditu, inguruko beste haran batzuetan galduak, nahiz eta erronkariko uskara, bere nortasun-ezaugarri nagusietako bat, ez den XXI. mendera iristea lortu. Ibaxako etxeak osatzen dituzten elementu arkitektoniko nagusiak harria, terrakotazko teila kurbatuak eta egur zahartua dira, etxe hotz eta ilunari tonalitate bat eskaintzen diona, barnealdearen oso kontrakoa. Etxeak teilatuan aleroi handiak dituztela agertzen dira, elurteetatik babesteko, oso ohikoak bailara hauetan. Tximiniak, batzuetan, lau metroko altueraraino iristen dira.

Bertako biztanleak erronkaribartarrak (erronkaribarreraz: kallesak) dira. Ibarburua Erronkari udalerria da, non batzordetxea den.

Photographies by:
No machine-readable author provided. Ardo Beltz assumed (based on copyright claims). - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
5784
Statistics: Rank
14294

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
972863451Click/tap this sequence: 9647
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Erronkaribar ?

Booking.com
493.039 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 116 visits today.