Erythrina crista-galli

Erythrina crista-galli Faboideae azpifamiliako zuhaitza da, jatorriz Hego Amerikakoa dena. Zeibo eta Oilar-gandor gorri ere esaten zaio.

Hainbat izen ditu Hego Amerikako eskualdearen arabera: árbol del coral, bucaré, ceibo, ceíbo, cachimbo, flor de coral, cockerel, pico de gallo, sananduva, seibo edo seíbo.

Argentinako ipar-ekialdean eta zentro-ekialdean erraz aurkitu daiteke zuhaitz hau,  baita Boliviako ekialdean, Brasilgo hegoaldean, Paraguaiko toki askotan eta ia Uruguai osoan ere. Argentinan eta Uruguain zuhaitz eta lore nazionala da.

Uliako Mintegietako parkean ale eder bat dago, Donostian. Gipuzkoan dagoen ale bakarra da.

Destinations