Foix

Foix (frantsesez fwa ahoskatua; okzitanieraz: Fois ˈfujs, ˈfujʃ ahoskatua; katalanez: Foix ˈfoʃ ahoskatua) Frantziako Okzitania eskualdeko Ariège departamenduan kokatua dagoen hiria da. 30.000 biztanle ditu.

Historia

Foixko Konderriko hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210ean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek, berriz, 1272an. Henrike III.a Nafarroakoa 1604an edo 1607an batu zuen Foixko konderria Frantziako koroara.

Foix konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foiseko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foixko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Bearno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbo-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.

Gaston I.a Foixkoak (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme Gaston II.a Foixkoak (1315 - 1343) Fois, Bigorra, Bearno, Marsan, Gavarda, Donasa eta Andorrako feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba Elisabet I.a jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea Joan I.a izango zen dinastia berriaren (Graili - Foix) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme Gaston IV.a Foixkoa 1441an ezkondu zen Nafarroa eta Aragoiko Leonor I.arekin.

Leonor I.a Nafarroakoa hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, Katalina I.a Nafarroakoa Joan III.a Albretekoarekin ezkondutakoan (1486) Albret etxearen pean egon zen eta Piriniooz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). Henrike III.a Nafarroakoak, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.

Photographies by:
Statistics: Position
1527
Statistics: Rank
80659

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
193284567Click/tap this sequence: 6187
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Foix ?

Booking.com
507.373 visits in total, 9.227 Points of interest, 405 Destinations, 2.020 visits today.