hizkuntza franko-proventzala

Frankoproventzera edo arpitana Frantzia, Italia eta Suitzako lurralde batzuetan mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da. Hizkuntza hori hitz egiten den lurraldeari Arpitania deritzo.

Hainbat izen ditu: francoprovençâl (frantsesaren eta proventzeraren antzekoa), arpitan (Alpeetakoa), burgondês eta burgondian (antzinako Burgundiakoa). Patouès ere deitu izan da, baina izen hori egun baztertua da, gutxiegarria baita. Autore batzuek, bestalde, frankoproventzera okzitanieraren aldaeratzat hartu badute ere, egun hizkuntza bereizitzat hartzen da.

Hiztun kopuruari buruz, ez dago adostasunik. Ikerketa batzuek 130.000 hiztun zenbatu dituzte: 70.000 Italian, 60.000 Frantzian eta 7.000 Suitzan. Nolabaiteko onarpen ofiziala Aosta Ibarrean du. UNESCOk galtzeko arriskuan dagoen hizkuntzatzat jotzen du: frantsesak haren lekua hartzen du.

Destinations