イロハモミジ ( Japoniar astigar )

Japoniar astigarra (Acer palmatum) (japonieraz:イロハカエデ irohakaede), astigar espezie bat da, Japoniako eta Hego Koreako jatorria duena. Txinakoa ere dela diote aditu batzuek, baina Flora de China-k antzekoak diren astigar txinatarrak aparte dauden espezie moduan tratatzen ditu.

Delikatuegia da izozteak eta eguzki beroa jasateko. Ondo drenaturiko lurrak behar ditu. Purpura koloreko lore txikiak ditu. Hostotza fina du, berde argitsua baina udazkenean gorri distiratsu bihurtzen da. Altuera 2-4 metrokoa izaten da.

Destinations