片仮名 ( Katakana )

Katakana (片仮名) silabario bat da, hiragana eta kanjiekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira eta kanjiek ez bezala, ez dute kontzepturik irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (ア,a), kontsonante bat + bokal bat (カ, ka) edo sudurkaria (ン, -n) irudikatzen du.

Japonierazko testu arruntetan, hiru sistemak batera erabiltzen dira. Katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak transkribatzeko erabiltzen dute (egun, ingelesetik batez ere), onomatopeiak irudikatzeko, hitzak nabarmentzeko (euskaraz hizki etzanen eta komatxoen modura) eta kanpotarrak japoniera mordoiloan mintzatzen direnean. Testu zientifikoetan, animalien, landareen eta mineralen izenak idazteko ere katakana erabiltzen da.

Destinations