Kölner Dom

( Koloniako katedrala )

Koloniako katedrala (alemanez: Kölner Dom, ofizialki Hohe Domkirche Sankt Petrus, euskaraz: «Done Petri Goi Eliza-katedrala») Alemaniako Kolonia hiriko eliza katolikoa eta Koloniako artxidiozesiko katedrala da. Hiriaren erdialdean dago, Rhin ibaiaren ertzetik 250 metrora. XIII. mendean hasi zen eraikuntza, estilo gotikoan, eta XIX. mendean amaitu, estilo neogotikoan. 157 metroko garaiera dauka, eta munduko eraikinik garaiena izan zen 1884an Washington monumentua amaitu zen arte. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1996an.

Historia

Lurzoruaren azpian erromatar eta karolingiar aztarnak topatu dira. Egungo katedralaren lehen proiektuak lehenago egin baziren ere, 1248 arte ez ziren hasi eraikuntza lanak eta, hasiera-hasieratik, frantses gotikoa garatzea eta gainditzea izan zuten xede. Gogoangarria da, esate baterako, mendebaldeko fatxadaren proiektua: 1300 inguruan marraztutako lau metro altu baino gehiagoko pergamino bat da, zeinetan mendebaldeko fatxadaren proiektua xehetasun guztiz islatua agertzen den[1].

Nolanahi ere, katedrala ez zen Erdi Aroan amaitu, baina ez teknikaren edo artearen arloan soluziorik ez zutelako, baizik eta dirurik ez zegoelako. Hori zela-eta, eraikuntza lanak 1510ean eten ziren. 1560an katedralaren kabildoak behin-betiko utzi zion diru laguntzak biltzeari. Ordutik aurrera, eta mendeetan zehar, amaitutako zatia erlijio eginkizunetarako erabili zen. XIX. mendean, Frederiko Gilen IV.a Prusiakoak gogoz bultzatu zituen katedralaren eraikuntza lanak. 1842ko irailaren 4an ezarri zen eraberritze lanen lehen harria, eta 1880ko urriaren 15ean inauguratu zen.

Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetan kalte handiak jasan zituen, gangetan eta ipar-mendebaldeko dorrean batez ere, baina Erdi Aroko artelanak gorde ahal izan ziren. Gerra ostean berreraikitzeari ekin zitzaion, eta lan nagusiak 1956an amaitu ziren[2]. Beti ere, eraikina etengabeko eraberritze lanetan murgildurik dago, airearen kutsadurak eta usoek kalte egiten baitiote harriari. Eraikuntzan hiru harri mota erabili ziren, eta horietako bat da gehien hondatzen dena. Beste harri mota bat, berriz, belztu egiten da.

Lur entziklopedietatik hartua.A brief history of Cologne Cathedral, koelner-dom.de
Photographies by:
Statistics: Position
159
Statistics: Rank
345591

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
591763842Click/tap this sequence: 1511
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Koloniako katedrala ?

Booking.com
493.656 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 9 visits today.