後楽園

( Kōraku-en )

Kōraku-en (japonieraz: 偕楽園) Okayaman dauden lorategi famatuak dira, Japoniako "hiru lorategi ederrak" osatzen dituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.

Historia

Okayamako jauna zen Ikeda Tsunamasak sortu zituen lorategiak 1700 urtean eta ordutik gaur arte ia aldaketarik gabe mantendu da Tsuda Nagatadak egindako diseinua. Hasiera batean Koen izena eman zitzaion Okayamako gazteluaren atzealdean baitzegoen baina 1871 urtean Kōraku-en izena hartu zuen "sen-yu-koraku" izpirituaz (besteak baino lehenago tristetu, besteek baino beranduago disfrutatu) eraikia baitzen.

1884 urtean Okayama prefeturaren esku gelditu zen eta publikoari ireki zizkion ateak. 1934ko uholdeek eta 1945eko bonbaketek kaltetu bazuten ere berreraikia izan zen Edo Aroko margo eta dokumentuei jarraituz.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
3080
Statistics: Rank
38147

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
356987214Click/tap this sequence: 3411

Google street view

Where can you sleep near Kōraku-en ?

Booking.com
491.253 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 91 visits today.