Domovinski rat ( Kroaziako Independentzia Gerra )

Kroaziako Independentzia Gerra (kroazieraz: Domovinski Rat, Aberriaren gerra; serbieraz: Рат у Хрватској edo Rat u Hrvatskoj, Kroaziako gerra) 1991 eta 1995 artean Kroazian gertatu zen gerra izan zen. Hasieran Kroazia eta Jugoslaviako Herri Armada (JNA) borrokatu arren, handik gutxira Kroaziako Armada sortu berria eta serbiar gutxiengoak eratutako Krajinako Serbiar Errepublika borrokatu ziren elkarren kontra. Serbiarrek Jugoslaviako Armadaren laguntza izan zuten. Kroaziarren asmoa bere herrialdearen burujabetasuna mantentzea zen; serbiarrena, berriz, Kroazian bere gutxiengoa bizi zen lekuak Serbiak anexionatzea zen. Gerra oso latza izan zen, batez ere Europan eta XX. mendearen bukaeran bizi zen gizarte batentzat.

Kroazian nazionalistek antolaturiko erreferendum baten ondoren (1991ko maiatza) kroaziarrek independentzia aldarrikatu zutenean hasi zen gerra, serbiarrek ez baitzuten erreferendumaren emaitza onartu. 1995. urtean amaitu zen, Daytonako eta Erdut-eko akordioak izenpetu zirenean.

Destinations