Kruger Parke Nazionala (ingelesez: Kruger National Park) Hegoafrikako ekialdean, Limpopo eta Mpumalanga probintzietan, dagoen parke nazionala, Afrikako ehiza erreserbarik handienetariko bat dena. 19.485 km2-ko azalera du (360 km-ko luzera iparraldetik hegoaldera eta 65 km-ko zabalera) ekialdetik mendebalderantz. Hegoafrikako Parke Nazionalak erakundeak kudeatua, egoitza Skukuza hirian du. Eremu batzuk jada 1898an babestu arren, 1926an lortu zuen izendapena, Hegoafrikako lehendabizikoa izanik.
Iparraldeko Zimbabweko Gonarezhou Parke Nazionala eta mendebaldeko Mozambikeko Limpopo Parke Nazionalarekin mugakideekin batera, Limpopo Handiaren Mugaz Bestaldeko Parkea osatzen du. UNESCOk biosfera erreserba izendatuta dago.
Gehitu iruzkin berria