Tre Cime di Lavaredo
( Lavaredoko Hiru Gailurrak )Lavaredoko Hiru Gailurrak (italieraz: Tre Cime di Lavaredo; alemanez: Drei Zinnen; ladinoz: Tré Zìmes) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen diren almena itxurazko hiru haitz dira. Alpeetako mendigune ospetsuenetariko bat da. Ekialdetik mendebaldera, hauek dira:
- Cima Piccola/Kleine Zinne ("gailur txikia") 2.857 metro.
- Cima Grande/Große Zinne ("gailur nagusia"), 2.999 metro.
- Cima Ovest/Westliche Zinne ("mendebaldeko gailur"), 2.973 metro.
1919ra arte Italia eta Austria arteko mugaren parte ziren baina, egun, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa eta Bellunoko probintziaren arteko muga osatzen dute. Muga administratiboa edozein izanda ere, aleman eta italieraren arteko muga linguistikoa bertatik pasa da.
Gehitu iruzkin berria