Mariachi ( Mariatxi )

Mariatxi (gaztelaniaz: mariachi, maˈɾjatʃi ahoskatua) Mexikoko musika-genero herrikoia da. Mariatxi taldeak normalean bi biolin edo gehiago izaten ditu, hainbat neurritako gitarrak, eta batzuetan harpa bat eta tronpeta pare bat.

2011n UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen.

Bi aldaera ezberdintzen dira:

  • Tradizionala: XIX. mendean nekazari ingurunean sortua eta jantzi xumeekin jo ohi dena. Batez ere sokazko instrumentuak erabiltzen dira, hots, gitarrak, gitarroiak, biolinak, bihuelak, kontrabaxuak eta baita harpak ere. Ez da tronpetarik erabiltzen, zenbait tokitan klarineteak ageri badira ere.
  • Modernoa: XX. mendean hedatu zen aldaera, gaur egun famatuena dena. Mariatxi tradizionalean erabiltzen diren instrumentuez gain, tronpetak ere ageri dira eta garrantzi handia dute. Horrez gain, janzkera dotoreagoak darabiltzate musikariek, charro jantziak edo bertako zaldizkoen jantziak, alegia.

Destinations