Oktoberfest

Oktoberfest (euskaraz Urriko Festa) 1810. urtetik aurrera Alemaniako Munich bavariar hirian ospatu ohi den jaialdia da. Alemaniako Jaialdi Herrikoi edo Herri Festa (alemanaz Volksfest) handiena da, baita gisa honetako munduko handienetakoa ere, urtero 6 milioi bisitarik baino gehiago dituelarik. Irailaren 15a ondorengo larunbatetik hasi eta bi asteetan zehar Munich hiriaren erdigunean dagoen Theresienwiese (Santa Teresaren larrea) zelaian ospatzen da, Trengeltoki Zentralatik (Hauptbahnhof) hurbil.

Destinations