Olduwaiko arroila

Olduwaiko arroila Tanzaniako arroila eta historiaurreko aztarnategia da, Victoria aintziraren hego-ekialdean dagoena. Lurrazaletik 100 metrotarainoko sakoneran aurkitu dira aztarnak, bost geruzatan. Hominidoen aztarna fosilak eta harrizko lanabesak aurkitu dira besteak beste Olduwain.

Aztarnategi paleoantropologokorik inportanteena da. Mary eta Louis Leakey britainiar-kenyar arkeologoek arroila induskatu dute eta, bere lanei esker, giza eboluzioaren hastapenak hobeto ulertzen ditugu.

Homo habilis, agian lehenengo giza espeziea, bertan bizi zen duela 1,9 milioi urte; gero Paranthropus boisei bere garaikidea (duela 1,8 miloi urte) eta Homo erectus (duela 1,2 milioi urte) agertu ziren. Homo sapiens duela 17.000 urte bizi zen arroilean.

Photographies by:
Statistics: Position
964
Statistics: Rank
116394

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
456319278Click/tap this sequence: 6346
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Olduwaiko arroila ?

Booking.com
492.846 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 134 visits today.