باغ ایرانی ( Persiar lorategi )

Persiar lorategia (persieraz: باغ ایرانی‎) lorategi tradizio eta estilo bat da, jatorria antzinako Persian duena, oraingo Iranen. Eragin handia izan du lorategien diseinuan Andaluziatik Indiaraino eta haratago. Alhambran ikusi daiteke lorategi hauen filosofiaren eta estiloaren eragina jauregi baten kasuan. Taj Mahal monumentuak du munduko persiar lorategi handienetakoa, Mogol Inperioaren garaikoa, Indian.

Tradizionalki, lorategi hauek "eremu itxiak" ziren, persieraz (avesteraz) pairi-daeza zen, euskarazko "paradisu" hitza eman duena.

Destinations