Piazza del Campo

Piazza del Campo Toskanako Siena herriko alde historikoaren erdigunea da. Europako Erdi Aroko plaza garrantzitsuenetariko bat da. Mundu osoan ospetsua da bere ederatasuna eta oreka arkitektonikoari esker. Plazak maskorra itxura du eta bertan, Palazzi signorili (jauretxeak) batzuekin batera, Mangiako dorrea eta Palazzo Pubblicoa daude. Ipar-ekialdean Fonte Gaia iturria dago. Plaza honetan uztailero Sienako Palioaren zaldi-lasterketa egiten da.

Historia

Hiriko bizitza publikoaren ardatz izan zen eta izaten jarraitzen du. Plaza XIII. mendearen aurretik sortu zen merkatu gisa. Siena osatzeko elkartu ziren hiru muinotan banatuta bizi ziren komunitateen topagune gisa izan zen, ondoko malda batean; komunitateak hauek ziren: Castellare, San Martino eta Camollia. Sienak agian etruskoen lehenagoko asentamenduak izan zituen, baina ez zen erromatarren kokapen garrantzitsua izan; ondorioz, piazza ez dago garai bateko foro erromatar baten gunean, batzuetan iradokitzen den bezala. 1349. urtean adreilu gorriekin zolatu zen. Adreilu horetan arrain hezurren marrazkiak egin ziren; halaber, trabertinoz, hamar lerro marraztu ziren. Hamar lerro horiek enparantza bederatzi sailetan banatzen dute, puntu batetik sortuak: Palazzo Pubblico aurrean dagoen isurbidetik edo gavinone. Zenbaki horrek Noveschiren araua sinbolitzaten dituzte; Noveschiak, Bederatziak, edo Governo dei Nove, Sienako urrezko garaian, 1292tik 1355era, gobernatu zuten eta urte haietan enparantza diseinatu zuten.[1][2]

https://www.discovertuscany.com/siena/piazza-del-campo.htmlhttps://sobreitalia.com/2008/04/26/piazza-del-campo-el-agora-de-siena/
Photographies by:
Gvwcrossmedia - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
4563
Statistics: Rank
22462

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
532781946Click/tap this sequence: 9724
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Piazza del Campo ?

Booking.com
491.099 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 140 visits today.