Piran

Piran (italieraz: Pirano), Esloveniako hiria da, Kostaldea-Karst eskualdean dagoena. 2008ko erroldaren arabera 17.491 biztanle ditu, hauetatik 4.092 herrigunean. Esloveniako kostaldean dagoen hiru herrietako bat da, Piranoko badiaren ertzean kokaturik dago, Itsaso Adriatikoan, Koperretik 18 kilometro eskasera.

Historia Lehen asentamentuak

Lurraldeko lehenengo biztanleak iliriarrak izan ziren. Nekazariak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren baina pirata jokaera ere izan zuten. K.a. 178an erromatarrek konkistatu zuten eremua eta 177an villa rusticae batzuk altxatu zituzten.

Erdi Aroa

VI mendean avaroek eta eslaviarrek erromatarrak bidali egin zituzten eta VII mendean bizantziarrek Piran gotortu egin zuten. 788an frankoek konkistatu zuten eta ordutik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen.

Aro modernoa

1812an, Napoleondar Gerretan, itsasontzi frantziar eta ingelesen arteko borroka izan zen bertan. XIX mendearen bukaeran Piran Austria-hungariako Inperioaren parte bihurtu zen eta 1918an inperioa desegin ondoren Jugoslaviaren parte izan zen 1992an Esloveniak askatasuna lortu zuen arte.

Photographies by:
Statistics: Position
1537
Statistics: Rank
79638

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
327541869Click/tap this sequence: 6658
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Piran ?

Booking.com
493.632 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 149 visits today.