布达拉宫

( Potala jauregia )

Potala jauregia (tibeteraz: པོ་ཏ་ལ, txinera tradizionalez: 布达拉宫; pinyinez: bùdálā gōng) tibetar arkitekturaren eredu gailena eta dalai lamen egoitza da, Lobsang Gyatsok XVII. mendean sortu zuenetik, 1648. urtean zehazki, gaur egun Txinako Herri Errepublikako Tibeteko eskualde autonomoaren hiriburu den Lhasan. Jauregia museoa da gaur egun eta bere basamentuan aurkitzen ziren eraikin administratiboak bota ondoren, bere tokian, Pekingo Tiananmen plaza gogorarazten duen plaza bat eraiki zen.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.

Potala jauregiaren izena Indiako hegoaldeko Potalaka mendiaren izenetik dator. Potalaka mendia da Avalokiteśvara bodhisattvaren bizileku mitikoa; eta Potalaka izenak «distira» esan nahi du.

Photographies by:
Ondřej Žváček - CC BY 2.5
Statistics: Position
753
Statistics: Rank
138154

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
541687239Click/tap this sequence: 3198
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Potala jauregia ?

Booking.com
492.527 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 21 visits today.