U.S. Route 66

( Route 66 )

Route 66 (alegia, Route Sixty-Six, ingelesez deitzen zaionez) Ameriketako Estatu Batuetako autobide-sareko autobide bat zen, beste goitizen batzuekin ere ezaguna zena, hala nola Main Street of America (Amerikako Kale Nagusia) edo Mother Road (ama-errepidea).

Hasiera-hasierako autobideetako bat da, 1926ko azaroaren 11n ezarri baitzen.

Autobide ospetsu honek abiapuntua Chicagon (Illinois) zeukan, eta amaiera Los Angelesen (Kalifornia). Bi horien artean, honako estatu hauek zeharkatzen zituen: Missouri, Kansas, Oklahoma, Texas, New Mexico eta Arizona. Guztira, 3.940 kilometroko luzera zeukan.

Jendartean, errepide hau ezaguna bihurtu zen, besteak beste, izen bereko (Get Your Kicks On) Route 66 abesti famatu batengatik (Bobby Troup-ek idatzia eta Nat King Cole Trio edo Rolling Stones bezalako taldeek kantatua) eta 1950eko nahiz 1960ko hamarkadetako telebista-programa batengatik. Berriki, Disney/Pixar-en Cars filmean ag...Irakurri gehiago

Route 66 (alegia, Route Sixty-Six, ingelesez deitzen zaionez) Ameriketako Estatu Batuetako autobide-sareko autobide bat zen, beste goitizen batzuekin ere ezaguna zena, hala nola Main Street of America (Amerikako Kale Nagusia) edo Mother Road (ama-errepidea).

Hasiera-hasierako autobideetako bat da, 1926ko azaroaren 11n ezarri baitzen.

Autobide ospetsu honek abiapuntua Chicagon (Illinois) zeukan, eta amaiera Los Angelesen (Kalifornia). Bi horien artean, honako estatu hauek zeharkatzen zituen: Missouri, Kansas, Oklahoma, Texas, New Mexico eta Arizona. Guztira, 3.940 kilometroko luzera zeukan.

Jendartean, errepide hau ezaguna bihurtu zen, besteak beste, izen bereko (Get Your Kicks On) Route 66 abesti famatu batengatik (Bobby Troup-ek idatzia eta Nat King Cole Trio edo Rolling Stones bezalako taldeek kantatua) eta 1950eko nahiz 1960ko hamarkadetako telebista-programa batengatik. Berriki, Disney/Pixar-en Cars filmean agertu zen Route 66.

Funtzionamenduan egon zen denboran zehar, Route 66 errepideari hobekuntza eta birlerrokatze ugari egin zitzaizkion, bere ibilbidea eta guztizko luzera aldatu zutenak. Birlerrokatzeetako askoren bitartez, bidaiarientzako ibilbide azkarragoak edo seguruagoak lortu ziren, edo hirietako zirkulazio-buxaduretatik libratzeko saihesbideak zerbitzuan jartzea. Birlerrokatze horietako baten bitartez, autobideak zeukan mendebaldeko helmuga are mendebalderago mugitua izan zen; zehazki, Barstow-ren erdigunetik Santa Monicaraino.

Photographies by:
Statistics: Position
448
Statistics: Rank
189906

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
653721498Click/tap this sequence: 3927
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Route 66 ?

Booking.com
494.752 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 566 visits today.