Saint-Pierre eta Mikelune

Saint-Pierre eta Mikelune (frantsesez Saint-Pierre-et-Miquelon) uhartedia Frantziaren menpeko itsasoz haraindiko kolektibitate bat da. Ozeano Atlantikoan kokatzen da, Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometrora hain zuzen. Frantziar Inperio Kolonialak Ipar Amerikan mantendu zuen lurralde bakarra da, gaur egun Frantses Errepublikaren zati baita. Euskal jatorriko biztanle asko dauzka. Hiriburua Saint-Pierre da.

Historia

Europarren lehen bisitaldiei dagokienez, 1520ko urriaren 21ean ustez bertara heldu zen Fagundes portugesa baina batzuetan Caboto (1497) edo Verrazano (1524) ere aipatzen dira.

Euskal Herriko arrantzaleak

Polemika horretatik kanpo, seguruagoa da Euskal Herriko arrantzaleek XVI. mendetik portutzat hartu zutela bakailaoa arrantzatzen, Ternua inguruan arrantzan zebiltzanean. XV. mendea baino lehenago han ibili zirela ere esaten da, nahiz eta oraindik frogatu gabe egon. Horregatik agertzen da ikurrina Saint-Pierre eta Mikeluneko banderan, Bretainiakoa eta Normandiakoarekin batera: biztanle gehienak jatorri horietakoak dira.

Piarres Etxeberrik honela azaltzen du Saint-Pierre eta Mikeluneko kokapena Itsasoko nabigazionekoa liburuan[1]:

Iaquitecoduçu Escatadiac edo cap de Perton, eta Sen Pierretaco Irlac dauçala est vest hartcenduçula laurdenbat noroestetic edo sidisftetic eta dire batetic bertcera, 45.l. [...] Halaber escatadiac eta Miquetongo entrada est vest eta dire, 42.l."Frantses eta britainiarren arteko dema

1815ean azken aldiz frantsesen menpe jausi arte, Ipar-ekialdeko Amerika osoan mendeetan zehar gertatu zen bezala etengabe aldatu zen jabez: 1713ko Utrechteko itunaren arabera britainiarrek hartu zuten baina 1763an Pariskoak frantsesei itzuli egin zien. 1778an britainiarrek uhartedia erasotu eta populazioa deportatu zuten; haien artean bi potentzien arteko gatazkatik ihesean zihoazen akadiarrek bigarren deportazio bat, behin-behinekoa izan bazen ere, pairatu behar izan zuten. 1793an britainiarren beste eraso bat egon zen.

Koloniatik gure egunetara

XIX. mendearen bigarren erdialdean bakailaoaren arrantzak ekonomia susperraldia ekarri zuen. 1919tik 1933ra AEBetan dekretatu zen alkoholaren debekuak uharteetatik ardo, whiski eta bestelako edari alkoholdunen trafikoa burutzea bultzatu zuen.

Bigarren Mundu Gerran, Vichyko gobernua alemaniarren aldekoa zelako aitzakiaz Kanadak AEBetako oniritziarekin uharteak hartzeko plan bat prestatu zuen[2] baina ez zen burutu, William Lyon Mackenzie King Lehen Ministroak kontrako jarrera hartu zuelako. AEB eta Kanadako gobernuek jakin gabe baina Winston Churchillen aldeko jarrerarekin, Charles de Gaullek uhartedia menpean hartzeko agindua eman zion Émile Muselier amiralari[3]; 1941eko abenduaren 24ko aferak polemika bizia zabaldu zuen eta de Gaulle eta Rooseveltenen arteko mesfidantzaren iturburuetakoa izan zen. Saint-Pierre eta Mikelune "Frantzia librearen" lehen lurretakoak izan ziren.

Mundu Gerratik hona Frantziak lurralde honi bere kolonia izaera ezabatzeari ekin dio; era horretan, eremu geoestrategiko hartan bere presentzia bermatu nahi du. Beste aldetik, batez ere uharteen ezegonkortasun ekonomikoa eta metropoliarekiko menpekotasunagatik ez da sortu independentziaren aldeko mugimendu zabalik. Elementu horiek azken hamarkadetan lurralde txiki haren ezagutza instituzionalean egon diren aldaketak ulertzea errazten dute. 1946an kolonia izateari utzi eta "Itsasoz haraindiko lurralde" (territoire d'outre-mer, TOM) bihurtu zen. 1976ko uztailaren 19an Errepublikan integratzeko beste urrats bat eman zen "Itsasoz haraindiko departamendu" (département d'outre-mer, DOM) bilakatzean. 1985eko ekainaren 11n "Lurralde kolektibitate" (collectivité territoriale) estatusa eman zitzaien eta 2003ko martxoaren 28ko Konstituzioaren berrikuspenak aurreko etiketak baztertu eta "Itsasoz haraindiko kolektibitate" (collectivité d'outre-mer, COM) kategoria sortu zuen. Horren barruan Saint-Pierre eta Mikelunek berezko ezaugarri batzuk hartu dituzte, 2007ko otsailaren 21eko 2007-223 lege organikoak collectivité territoriale de la République française izena emanez onartzen dizkienak.

Martin Oihartzabalen frantsesezko liburuaren itzulpena da; Baiona, 1677.Hala ere, interesgarria da gogoratzea Ternua eta Labrador 1949 arte ez zela Kanadan sartu.Muselierrek berak ere ez zuen argi ikusten eraso honen egokitasuna.
Photographies by:
Statistics: Position
1091
Statistics: Rank
104142

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
231698754Click/tap this sequence: 3618
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Saint-Pierre eta Mikelune ?

Booking.com
494.346 visits in total, 9.222 Points of interest, 405 Destinations, 115 visits today.