Vor Frelsers Kirke (København)

( Salbatzailearen eliza (Kopenhage) )

Salbatzailearen eliza (danieraz Vor Frelsers Kirke) Kopenhageko Christianshavn auzoan dagoen eliza barrokoa da, bere kortxo-kentzeko itxurako kanpandorreagatik oso ezaguna.

Historia

Kristian IV.a erregeak Christianshavn merkatal-herrixka sortzerakoan 1639an eliza bat eraiki zen. Baina berehala handiago bat behar zela eta Lambert van Haven arkitektuak eliza berria diseinatu zuen. Lanak ordea ez ziren 1682 arte hasi eta inaugurazioa 1695ean izan zen. Frederik V.aren erregealdian bultzada berria eman eta Lauritz de Thurah arkitektuak diseinaturiko dorrea ezarri zitzaion 1752an. Kanpoaldetik eskilarak ezarri zizkion eta erregea bera goraino igo zen 1752ko abuztuaren 28an, inaugurazio egunean.

Kondairak dioenez arkitektuak dorre gainetik bere burua bota zuen eskailerak erlojuaren aurkako norantzan egin izanagatik, baina istorio faltsua da.

Photographies by:
CucombreLibre from New York, NY, USA - CC BY 2.0
Statistics: Position
1262
Statistics: Rank
93821

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
271568943Click/tap this sequence: 1113
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Salbatzailearen eliza (Kopenhage) ?

Booking.com
492.813 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 101 visits today.