Scott monumentua

Scott monumentu (ingelesez Scott Monument) Eskoziako Edinburgh hiriburuko erdigunean dagoen monumentu bat da. Hiriko seme kutuna den Sir Walter Scott idazlearen omenez eraiki zen. Edinburgheko Hiri Berrian dago, Princes Street Gardens lorategiaren albo batean, Princes Street kalean eta Jenners dendarekin parez-pare, Edinburgheko tren geltokitik oso hurbil.

Historia

1832an behin Walter Scott idazlea hil ondoren, bere omenezko monumentu bat eraikitzeko lehiaketa bat ireki zen. George Meikle Kemp arkitektoaren diseinuak irabazi zuen, aldiz oinarriko Walter Scotten estatua John Steell eskulturgileak landu zuelarik.

1840ko abuztuaren 15an monumentuaren lehenbiziko harria ezarri zen eta 1841an eraikuntza lanari ekin zaitzaion. 1844ko udazkenean eraikitzetik amaitu eta 1845ko abuztuaren 15an ofizialki inauguratu zen. Zoritxarrez, George Meikle Kemp ez zen bere eraikuntza lanaren inaugurazioaren lekuko izan, urte hartako martxoaren 6an lainoz beteriko arratsalde batean etxera itzultzen ari zela Union Canal kanaleko uretara erori eta bertan ito baitzen.

1990ko hamarkadan zaharberritze lanak jasan zituen, National Heritage Lottery Fund erakundeak ordaindutako 2'36 milioi liberako kostuaz. 1998 eta 1999 artean bisitariei itxia egon zen, 1996an bere zaharberritze lanen kostu handia zela eta, jabe pribatu bati saltzeko asmoa ere agertu zelarik. Gaur egun monumentu hau Edinburgheko Udalaren museo sailak kudeatzen du.

Photographies by:
bryan... - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
6020
Statistics: Rank
13273

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
364759182Click/tap this sequence: 1716
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Scott monumentua ?

Booking.com
491.459 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 85 visits today.