Sikhismo

Sikhismoa (punjaberaz ਸਿੱਖੀ, sikkhī) XV. mendean Punjaben sorturiko erlijio monoteista da, Nanak Dev Ji guruaren eta beste hamar sikh guruen irakaspenetan oinarrituta. Mundu osoan bosgarren erlijiorik handiena da fededunei erreparatuz gero, eta gehien zabaltzen ari denetariko bat. Sikhismo hitza sanskritoko sikh hitzetik dator; sikh da sikhismoaren jarraitzaileak izendatzeko erabiltzen den terminoa, eta ikasle esan nahi du sanskritoz.

Salbazioa helburu, sikhismoak Waheguru jainko bakarraren izenean meditazio pertsonala eta diziplina sustatzen ditu. Sikh fededunek hamar guru nagusien irakaspenei jarraitu behar diete, bai eta Granth Sāhib Ji liburu sakratuaren testuan agindutakoari ere.

Sikhismoa Punjabeko historia, kultura eta gizartearekin bat dator. Munduko 26 milioi sikhetatik gehienak Indian eta Pakistanen kokatutako Punjab eskualdean bizi dira. Hala ere, diaspora handia sortu da bi estatu hauetatik kanpo.

Destinations