Tequila ( Tekila )

Tekila (gaztelaniaz: tequila) Mexiko herrialdeko Jalisco estatuko Tequila udalerrian ekoizten duten alkoholdun edaria da. Bere osagai nagusia jatorria Mexikon duen agave landarea da. Kaktusaren bihotzaren zuku hartzitu eta ondoren destilatutatik eratorritako edaria da eta Mexikoko edari nazionala da. Agabearekin egindako pattar guziei "mezcal" deitzen zaie. Jalisko estatuko Tekila hirian jarri ziren lehen destilazio zentroak, horregatik agabetik eratorritako pattarra Tekila izenaz ezagutzen da mundu guzian.

Tekilaren produkziorako Jalisko, Nayarit, Guanajuato, Michoacán eta Tamaulipas estatu agabeak erabili behar dira. Berez, Tekila estatu hauen barruan ekoitzitakoei bakarrik deitzerik dago.

Destinations