Ακροκόρινθος

( Akrokorinto )

Akrokorinto (antzinako grezieraz Ακροκóρινθος) Greziako antzinako Korinto herrian dagoen goragune harritsua da, Antzinatean eta Erdi Aroan akropoli gisa erabilia. Bere geomorfologiari esker, babesteko oso erraza zen. Bizantziar Inperioaren garaian, gotortua izan zen, Greziako themako estrategoaren egoitza bihurtu baitzen.

Geroago, Laugarren Gurutzadaren ondoren, frankoen gotorleku bihurtu zen, eta, ondoren, veneziar eta otomandarrena.

Ur hornitzea ziurra zutelarik, Akrokorintoko gotorlekua, Grezia hegoaldeko azken babes lerro bezala erabili zen, Peloponesoko penintsulako etsaiak aldentzen. Muinoaren defentsa, harresituriko hiru zirkuituk eratzen zuten. Tokiko zatirik garaienak, Afroditaren omenezko tenplu greziar bat izan zuen. Kristautasuna heldu zenean, eliza bihurtu ze, eta, ondoren, meskita.

American School delakoak, 1929an hasi zituen indusketa lanak. Egun, Greziako Erdi Aroko gaztelurik garrantzitsuenetako bat da.

Photographies by:
elveoflight - CC BY 2.5
Zones
Statistics: Position
6998
Statistics: Rank
9189

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
748652931Click/tap this sequence: 5295
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Akrokorinto ?

Booking.com
539.547 visits in total, 9.234 Points of interest, 405 Destinations, 34 visits today.