Δελφοί

( Delfos )

Delfos (grezieraz Δελφοί, Delfoi, latinez Delphi) Antzinako Greziako hiri bat izan zen. Hantxe zegoen Delfosko orakulu famatua, Apolo jainkoaren omenezko tenpluaren barnean. Antzinako Grezian, Delfos Unibertsoaren erditzat edo onfalos hartzen zuten. Egun UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.

Historia

Mitologiak dio Apolok eraiki zuela hiria. Orakulu bat eraikitzekotan zegoela, Krisara heldu zen eta Parnaso mendiaren ingurunabarrak gustatu zitzaizkion. Baina lekua sugez beterik zegoen eta nagusia pitoia zen. Apolok sugetzarra hil zuen eta kretaziar batzuk erakarri zituen bere apaizak izateko.

 
Delfosko Apoloren santutegiaren berreraikuntzaren maketa. (Fócida, Grezia)

Delfosen okupazioa Neolitikoan hasi zen eta Aro Mizenikoan (K.a. 1600-1100) finkatu. Hiriaren urrezko aroa K.a. VI. mendea, Anfiktoniaren menpean, zen.

Orakulua erabiltzeko azken enperadorea Juliano Apostata erromatarra zen, baina K.a. 385an Teodosio I.a Handiak orakulua debekatu zuen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1023
Statistics: Rank
109286

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
426938751Click/tap this sequence: 1741

Google street view

Where can you sleep near Delfos ?

Booking.com
490.945 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 27 visits today.