Ararat —Ararat mendia izenaz ere ezaguna— (turkieraz: Ağrı Dağı; armenieraz: Արարատ; kurdueraz: Agirî) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.
Iğdır probintzian dago, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebalerantz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderantz. Iğdır da hiririk gertuena.
Gaur egun Turkiako parte izan arren Ararat mendia Armenia historikoaren parte da, eta bertako sinbolo nazionala. Armeniako Errepublikako armarrian agertzen da eta ia herrialde osotik ikus daiteke. Armeniak lurralde hori galdu zuen armeniar genozidioa eta gero.
Gehitu iruzkin berria