Էջմիածնի Մայր Տաճար

( Ejmiatsingo katedrala )

Ejmiatsingo katedrala (armenieraz: Էջմիածնի մայր տաճար, Ēǰmiatsni mayr tačar) Armeniar Elizaren ama-eliza da, Ejmiatsin hirian kokatua. Armeniako eraikin kristau zaharrena da, 303an eraikia, nahiz eta gerora zaharberritua. Aditu batzuen ustez, munduko katedralik zaharrena da.

2000ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen, "Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia" izenarekin.

Historia

Jatorrizko eliza IV. mende hasieran eraiki zuen[1] (301 eta 303 artean tradizioaren arabera) Armeniako patroi Gregorio Iluminatzaileak, Tiridates III.a erregeak kristautasuna estatu-erlijiotzat hartu zuenean. Lehenagoko tenplu bat ordezkatu zuen, armeniar paganismotik kristautasunerako bilakaera irudikatuz. Egungo eraikinaren muina 483an eraiki zuen Vahan Mamikonian nobleak, persiarrek katedrala larri kaltetu ondoren. Fundatu zenetik V. mendeko bigarren erdiraino, Ejmiatsin Katholikosaren egoitza izan zen, hau da, Armeniar Elizaren buruaren egoitza nagusia.

Nahiz eta garrantzia inoiz ez galdu, katedralak halako utzikeria jasan zuen. 1441ean elizburua bertan berrezarri zen eta horrela dirau gaur arte[2]. Harrezkero, Armeniar Elizaren egoitza administratibo nagusia da.

Safaviek Ejmiatsin arpilatu zutenean 1604ean, erlikiaak eta harriak katedraletik eraman zituzten Julfa Berrira (Teherango armeniar auzora), armeniarren lurraldearekiko atxikimendua ahultzeko. Harrezkero, katedralak berrikuntza ugari izan ditu. XVII. mende amaieran ezkila-dorreak gehitu zizkioten eta 1868an sakristia eraiki ekialdean[3].

Sobiet garaian gutxiagotua, Ejmiatsin biziberritu egin zen XX. mendearen bigarren erdian eta, batez ere, Armeniak independentzia lortzean[3].

Arakelian; Yeremian; Arevshatian; Bartikian. (1984)., 571 or.. Adalian. (2010)., 128 or.. ↑ a b Hewsen, Robert H.. Armenia: A Historical Atlas. University of Chicago Press, 259 or. ISBN 0-226-33228-4..
Photographies by:
Areg Amirkhanian - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
1188
Statistics: Rank
101079

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
861579342Click/tap this sequence: 7191

Google street view

Where can you sleep near Ejmiatsingo katedrala ?

Booking.com
490.840 visits in total, 9.208 Points of interest, 405 Destinations, 25 visits today.