Context of Kitxua (etnia)

Kitxua (gaztelaniaz: quechua) Hego Ameriketako Ande aldeetako izen bereko indiar herriko kidea da. Kitxuak Ekuador, Peru eta Bolivian bizi dira batez ere. XII. mendean inken klanak Tahuantisuyo –Inka Inperioa– barruan sartu zituzten kitxuak eta inka inperioaren oinarria izan ziren. Gaur egun 10-13 milioi inguru dira; leku askotan, Perun batez ere, biztanleriaren gehiengoa eratzen dute. Espainiar konkistatzaileek mita sistemaren bidez jopu bihurtu zituzten. XVIII. mendean joputza horretatik irten nahirik matxinada gogorra egin zuten, Tupac Amaru buruzagiak gidaturik.

Where can you sleep near Kitxua (etnia) ?

Booking.com
490.996 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 2 visits today.