Context of Teheran

Teheran (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren %20a bizi da bertan. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, bi aireportu eta bost metro linea ditu.

Antzinate klasikoan, egungo Teherango lurraldeetako zati bat Rhagesek, hiri mediar garrantzitsu batek, okupatzen zuen. Erdi Aroko arabiar, turkiar eta mongolen inbasioen bidez suntsitu zen. Gaur egungo haren oinordekoa Teheran Handiko metropoli eremuak irentsi duen hiri-eremua da.

Teheran Irango hiriburu lehen aldiz Qajar dinastiako Agha Mohammad Khanek ezarri zuen 1796an, Kaukasiako Irango lurraldeetatik gertu mantentzeko, Errusiar-Iran ge...Irakurri gehiago

Teheran (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren %20a bizi da bertan. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, bi aireportu eta bost metro linea ditu.

Antzinate klasikoan, egungo Teherango lurraldeetako zati bat Rhagesek, hiri mediar garrantzitsu batek, okupatzen zuen. Erdi Aroko arabiar, turkiar eta mongolen inbasioen bidez suntsitu zen. Gaur egungo haren oinordekoa Teheran Handiko metropoli eremuak irentsi duen hiri-eremua da.

Teheran Irango hiriburu lehen aldiz Qajar dinastiako Agha Mohammad Khanek ezarri zuen 1796an, Kaukasiako Irango lurraldeetatik gertu mantentzeko, Errusiar-Iran gerren ondorioz Iranetik banatuak izan aurretik. Era berean, eta aurretik gobernatu zuten Irango dinastien bizioak saihesteko ere hartu zuen erabakia. Hiriburua hainbat aldiz mugitu da historian zehar, eta Teheran Irango 32. hiriburu nazionala da. Eskala handiko eraispena eta berreraikuntza 1920ko hamarkadan hasi zen, eta Teheran Iran guztiko migrazio masiboen helmuga izan da XX. mendean zehar.

Teheranek hainbat bilduma historiko ditu, besteak beste, Golestan, Sa'dabad eta Niavaran errege-konplexuak, non antzinako Irango Estatu Inperialaren azken bi dinastiak bizi izan ziren. Teherango mugarririk ospetsuenak Azadi dorrea, 1971ean Pahlavi dinastiako Mohammad Reza Shahren erregealdian eraikitako oroigarria, Irango estatu inperialaren fundazioaren 2.500 urteak ospatzeko eta Milad Dorrea dira, bere kabuz eusten den munduko seigarren dorre altuena, 2007an amaitu zena. 2014an amaitu zen Tabiat Zubia, berriki eraikitako mugarri bat.

Teheranen gehiengoak persiera hitz egiten du, eta biztanleen %99ak persiera ulertu eta hitz egiten du, baina Teheranen beste hainbat talde etno-linguistiko bizi dira, persiera bigarren hizkuntza bezala hitz egiten dutenak.

Teheranen Mehrabad eta Khomeini nazioarteko aireportuak, tren geltokia, Tehran Metro garraiobide azkarreko sistema, igarotze azkarreko autobus sistema bat, trolebusak eta autobide sare handi bat daude.

Irango hiriburua Teheranetik beste eremu batera eraman nahi izan da, batez ere airearen kutsadura eta hiriak lurrikarekiko duen esposizioaren ondorioz. Orain arte, ez da behin betiko planik onartu. Mercer kontsultoreak 2016ean 230 hirietan egindako inkesta batean, Teheran 203.a geratu zen bizi-kalitatearen arabera. 2016ko Global Destinations Cities Indexaren arabera, Teheran azkarren handitzen ari diren tokien zerrendan lehen hamar postuetan dago.

Where can you sleep near Teheran ?

Booking.com
491.215 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 59 visits today.