White Cliffs of Dover

( Doverko itsaslabar zuriak )

Doverko itsaslabar zuriak (ingelesez: white cliffs of Dover) Ingalaterrako hego-ekialdeko itsasertzean dauden labar batzuk dira; zehazki, Doverko itsasartean, Frantziarekin aurrez aurre.

Labarrek 106 metrorainoko altuera hartzen dute, eta daukaten itxura deigarria beren osaerari zor diote: klera (kaltzio karbonato hutsa), zeina nabarmenago gelditzen baita silex beltzezko zerrenda batzuen ondorioz.

Itsaslabarrak Dover hiritik (Kent konderrian) ekialderantz eta mendebalderantz hedatzen dira. Dover antzinatiko hiri portudun bat da, gaur egun oraindik ere bere garrantziari eusten diona.

Itsaslabar hauek balio sinboliko handia daukate Erresuma Batuarentzat, Europa kontinental aldera ematen baitute, non eta Mantxako kanalaren gunerik estuenean, hain zuzen ere historikoki inbasio-mehatxuen jatorria izan den alde horretan. Horrenbestez, itsaslabarrok nolabaiteko babesgarri sinbolikotzat hartuak izan dira. Hegazkin-bidaien garaia bain...Irakurri gehiago

Doverko itsaslabar zuriak (ingelesez: white cliffs of Dover) Ingalaterrako hego-ekialdeko itsasertzean dauden labar batzuk dira; zehazki, Doverko itsasartean, Frantziarekin aurrez aurre.

Labarrek 106 metrorainoko altuera hartzen dute, eta daukaten itxura deigarria beren osaerari zor diote: klera (kaltzio karbonato hutsa), zeina nabarmenago gelditzen baita silex beltzezko zerrenda batzuen ondorioz.

Itsaslabarrak Dover hiritik (Kent konderrian) ekialderantz eta mendebalderantz hedatzen dira. Dover antzinatiko hiri portudun bat da, gaur egun oraindik ere bere garrantziari eusten diona.

Itsaslabar hauek balio sinboliko handia daukate Erresuma Batuarentzat, Europa kontinental aldera ematen baitute, non eta Mantxako kanalaren gunerik estuenean, hain zuzen ere historikoki inbasio-mehatxuen jatorria izan den alde horretan. Horrenbestez, itsaslabarrok nolabaiteko babesgarri sinbolikotzat hartuak izan dira. Hegazkin-bidaien garaia baino lehenagokoetan Mantxako kanala Dovertik zeharkatzea zenez kontinenterako ibilbide nagusia, itsaslabarrek osatzen duten lerro zuria zen, halaber, bidaiariek zeukaten Erresuma Batuaren lehenbiziko (edo azkeneko) ikuspegia.

Shakespeare Cliff (Shakespeare itsaslabarra) da Europa kontinentaletik hurbilen dagoen Ingalaterrako puntua. Egun argi batean, itsaslabarrok erraz ikusten dira Frantziako kostaldetik.

Photographies by:
Statistics: Position
107
Statistics: Rank
448219

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
451762893Click/tap this sequence: 4617
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Doverko itsaslabar zuriak ?

Booking.com
491.422 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 48 visits today.