اللغة المصرية ( Egiptoera )

Egiptoera Egiptoko jatorrizko hizkuntzarik zaharrena da, afroasiar hizkuntzen adarrekoa. Egiptoerazko idazkunik zaharrenak K.a. 3400 ingurukoak izanik, munduko hizkuntzetan lekukotasunik zaharrenetakoak ditu. II. mendetik XVII. menderaren amaierara arte lekukotzen den bere ondorengoari koptoera esaten zaio. Egungo Egiptoko hizkuntza nazionala Egiptoko arabiera da, musulmanek herrialdea konkistatu zutenetik epeka-epeka koptoera ordezkatu zuena. Hala ere, Eliza Ortodoxo Koptoak egun oraindik koptoera erabiltzen du hizkuntza liturgiko moduan. Litekeena da egun oraindik zenbait hiztunek koptoeraz erraz egitea.

Historian zehar honako bilakaera izan zuen:

  • Egiptoera arkaikoa (K.a. 2600 baino lehen)
  • Antzinako egiptoera (K.a. 2600 - K.a. 2000)
  • Egiptoera ertaina (K.a. 2000 - K.a. 1300)
  • Egiptoera berantiarra (K.a. 1300 - K.a. 700)
  • Demotiko (K.a. VII. mendea - V. mendea)
  • Koptoera (II. mendea - XVII. mendea)

Destinations