Lake Eyre

( Eyre aintzira )

Eyre aintzira (ingelesez: Lake Eyre), ofizialki Kati Thanda–Eyre aintzira gutxitan, beteta dagoen Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).

Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zaizkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.

Aintziraren beheko aldea sistema endorreikoen bereizgarri den geruza gazi batez estalita dago, urtaro bakoitzean ur-bolumena hedatzearen eta, ondorioz, harrapatutako urak lurruntzearen ondorioz. Urtarorik beroenetan ere, ia beti geratzen da ur pixka bat aintziran, normalean lurpeko laku txikiagoetan biltzen dena. Euri-garaian, ...Irakurri gehiago

Eyre aintzira (ingelesez: Lake Eyre), ofizialki Kati Thanda–Eyre aintzira gutxitan, beteta dagoen Australia eta Ozeaniako lakurik handiena eta Ozeania osoko lekurik beheena da (itsas mailatik 15 m beherago).

Lakua erdialdeko Australiako basamortuetan dago, Hegoaldeko Australiako iparraldean, Adelaidetik 700 km iparralderantz. Normalean ez du urik, gatza baino. Euri urtaroan ipar-ekialdeko Queenslandetik etortzen zaizkion ibaiek Eyre lakuaren arroa betetzen dute. Noizbehinka eskualdean uholdeak daude: hiru urtean behin 1,5 metrokoak, hamarkadan behin 4 m eta bete mendean lautan baino ez da betetzen.

Aintziraren beheko aldea sistema endorreikoen bereizgarri den geruza gazi batez estalita dago, urtaro bakoitzean ur-bolumena hedatzearen eta, ondorioz, harrapatutako urak lurruntzearen ondorioz. Urtarorik beroenetan ere, ia beti geratzen da ur pixka bat aintziran, normalean lurpeko laku txikiagoetan biltzen dena. Euri-garaian, ipar-ekialdeko ibaiak (outbackean, Queenslanden) aintzirarantz doaz. Montzoiaren ur-kantitateak zehazten du ura aintzirara iritsiko den, eta iristen bada, zer sakonera izango duen.

Lakua ikusteko lehendabiziko europarra Edward Eyre 1840an zenez, lakuari bere izena jarri zion. 2012an inguruko aborigenen izena gehitu zioten: Kati Thanda arabana herriarena.

Uholde txikietan The Lake Eyre Yacht Clubeko kide bitxiek lakuan nabigatzen dute, azkenekoz 1997, 2000, 2001, 2004 eta 2007 urteetan.

Photographies by:
ogwen - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
386
Statistics: Rank
204200

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
376189542Click/tap this sequence: 4861

Google street view

Where can you sleep near Eyre aintzira ?

Booking.com
490.900 visits in total, 9.209 Points of interest, 405 Destinations, 85 visits today.