Gasteiz

Gasteiz (ofizialki Vitoria-Gasteiz) Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. 2021. urtean 253.093 biztanle zituen, Euskal Herriko hiri jendetsuenetan bigarrena da, eta Euskal Herriko udalerririk luze-zabalenetan bigarrena, 276,81 kilometro koadrorekin. Jendez eta lurraldez Arabako udalerririk handiena da, alde handiz.

Historia
Sakontzeko, irakurri: «Gasteizko historia»
 
Gasteiz XVII. mendean, Benito de Casasek margotutako koadroan. Jatorrizko harresiei, goikoari eta behekoari, antzematen zaie.

Egun Gasteiz dagoen tokian karistiarrak bizi ziren, antzinako geografoen arabera. Kristo aurreko I. mendean zehar erromatarrak iritsi ziren Gasteizera eta bertan bizi izan ziren denbora luzez. Erromatarren sasoiko aztarnak daude Iruña-Veleian, Arkaian, Mariturrin, etab.

1181ean Nafarroako Antso VI.a Jakitunak Nova Victoria hiria sortu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 1200ean Gaztelako Alfontso VIII.ak hiria konkistatu zuen, Bizkaiko jaun Diego Lopez II.a Harokoaren laguntzarekin, zazpi hilabeteko setio luzearen ondoren. XIII. mendetik XVII. mendera arte hirian egitura feudal tipikoa eratu eta sendotu zen. Hiriko goi klaseak (noblezia eta kleroa) indartu ziren landa-eremuetako jauntxoen kaltetan.

XVII. mendean, egun Andre Maria Zuriarena deitzen dugun plaza sortu zen, eta bertan harresiz kanpoko azokak egiten hasi ziren.[1] XIX. mendean Gasteizko garapen modernoa hasi zen, eta 1862an Norteko burdinbidea heldu zen hirira, eta Dato kalea bihurtu zen estaziora joateko eta zabalgune berriaren ardatza. XX. mendearen bigarren erdialdean, hazkunde ikaragarria izan zuen industrializazioaren eta etorkin oldearen ondorioz.

1980ko maiatzaren 23an Gasteiz Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua bihurtu zen. 2010eko urriaren 21ean, Gasteizek Europako Hiriburu Berde saria irabazi zuen.

SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-14). «Erdi Aroko Almendra, Gasteizko hirigune historikoan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-05-15).
Photographies by:
Statistics: Position
3400
Statistics: Rank
33693

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
649237581Click/tap this sequence: 5458
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Gasteiz ?

Booking.com
539.533 visits in total, 9.234 Points of interest, 405 Destinations, 20 visits today.