Salt de Delika

Delikako ur-jauzia edo Nerbioi ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiak bere sorburutik (Kuartangoko lurretan, Araban) bi kilometro inguruko bidea egin eta gero egiten duen ur jauzia da: Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du (Arabako udalerri batetik bestera, alegia), ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziarekiko muga duela. Delika herriaren (Araba) goialdean dago, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena). Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean. Kuartangoko udalerriaren lurretatik Amurrioko udalerriaren lurretara egiten du salto, ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziako Berberana udalerriko lurrak dituela. Behatoki batera hel daiteke mendatearen hegoaldetik, Gaztelako Berberanatik, edo iparraldetik, Urduñatik, eta, Arabako lurretatik jarraitu, mendatearen tontorrera iritsi arte. Del...Irakurri gehiago

Delikako ur-jauzia edo Nerbioi ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiak bere sorburutik (Kuartangoko lurretan, Araban) bi kilometro inguruko bidea egin eta gero egiten duen ur jauzia da: Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du (Arabako udalerri batetik bestera, alegia), ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziarekiko muga duela. Delika herriaren (Araba) goialdean dago, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena). Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean. Kuartangoko udalerriaren lurretatik Amurrioko udalerriaren lurretara egiten du salto, ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziako Berberana udalerriko lurrak dituela. Behatoki batera hel daiteke mendatearen hegoaldetik, Gaztelako Berberanatik, edo iparraldetik, Urduñatik, eta, Arabako lurretatik jarraitu, mendatearen tontorrera iritsi arte. Delikako arroilatik ere joan daiteke hormaraino bertaraino, baina zailagoa da, zatika joan behar baita, ibaiaren ohantzetik ibiltzen.

Photographies by:
byj - Public domain
Statistics: Position
5435
Statistics: Rank
16336

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
287156349Click/tap this sequence: 2286
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Salt de Delika ?

Booking.com
504.851 visits in total, 9.227 Points of interest, 405 Destinations, 630 visits today.