Mosteiro dos Jerónimos

( Jeronimotarren monasterioa )

Jeronimotarren monasterioa (portugesez: Mosteiro dos Jerónimos) Portugalgo Lisboa hiriburuan dagoen monasterio ezaguna da. Tajo ibaiaren iparraldeko ertzean dago, Belem auzoan.

Historia

Manuel I.a-k agindu zion Juan de Castillo arkitektoari monasterio eder bat diseina zezan, Vasco da Gama esploratzailea Indiatik itzuleia zela ospatzeko. Henrike Nabigatzaileak fundaturiko Ermida do Restelo ermitaren gainean eraikitzea erabaki zen, izan ere Vasco da Gamaren gizonek bertan errezatzen pasa baitzuten Indiarako bidaiaren aurreko gaua.

1514 urtean abiatu zituzten lanak, Diogo Boitaca arkitekto frantsesaren agindupean, baina 1516an, Juan de Castillok hartu zuen ardura. XVI mendean, elizako kaperak pizkundeko estiloan berreraiki ziren eta bertan hobiratu zituzten Manuel I.a eta haren familia, eta ondoren Portugalgo beste errege batzuk ere bai. 1850 urtean gehigarri bat egin zuten eta bertan dago Arkeologia Museo Nazionala. 1880an, Vasco de Gamaren gorpua hantxe hilobiratu zuten.

1983an UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Photographies by:
Statistics: Position
601
Statistics: Rank
161680

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
593468712Click/tap this sequence: 2341

Google street view

Where can you sleep near Jeronimotarren monasterioa ?

Booking.com
491.359 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 29 visits today.