Maien zibilizazioa

Maien zibilizazioa Mesoamerikako zibilizazioa izan zen, espainiarrak Ameriketara iritsi aurretik maia herriek garatu zutena. Aipagarria da haien idazkera sistema, kolonaurreko Amerikan erabat garatu zen bakarra, eta baita haien artea, arkitektura, eta matematika eta astronomia ezagutza handiak. Une gorenean, kultura maiak lurralde zabala hartu zuen: egungo Mexikoko hegoaldea (Yukatan, Campeche, Quintana Roo, Chiapas eta Tabasco estatuak) eta Belize, Guatemala, Honduras eta El Salvadorko zatiak.

Mesoamerikako kronologiaren arabera, hiru aro nagusi bereizten dira kultura honen barruan: aurreklasikoa (K.a. 2000-K. o. 250 bitartean), klasikoa (300-900 bitartean) eta postklasikoa (900. urtetik espainarren etorrera eta konkista arte). Aro Klasikoa izan zen distiratsuen eta orijinalena. Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde zabal hartan sakabanaturik zeuden ehundaka hirien artean Tikal, Uaxactun, Palenque, Bonampak edo Yaxchilan izan ziren nagusiak. Berriki arte aldi baketsua izan zela esaten bazen ere, gaur egun argi dago maiak maiz borrokatu zirela elkarren kontra, eta haien estatu-hirietako asko gotorturik zeudela. Erlijioa bera ere, hasieran uste zena baino askoz odoltsuagoa izan zen. Aro horren bukaeran oso gauza bitxia gertatu zen: hiri klasikoak jendez hustu ziren eta biztanleek Yucatán penintsulara emigratu zuten. Oraindik ere ezin izan da argitu zergatik gertatu zen hori. Aro Postklasikoa, beste eremu batean gauzatu izanaz aparte, Mexikoko kulturen eragin handia izan zuen, toltekena batez ere, haiek izan baitziren Mexikoko goi-lautadan nagusi, azteken aurretik.

Arte maia guztiz nabarmena da Ameriketako gainerako herrien aldean. Oro har, gorde diren hondakinak errituak ospatzeko egiten zituzten eraikinei dagozkie, eta ez da bizitegirik aurkitu. Ingurunea, bai denboraz eta bai eremuz ere, hedadura handikoa da, eta askotariko arkitektura estiloak bereizten dira. Nolanahi ere, hiri maien eraikuntza tipikoa ganga izunez hornituriko tenplua da. Mailak dituzten piramideen gainean eraikitako tenplu horiez gainera, beste obra mota asko ere eraiki zituzten: pilota jokorako tokiak, jauregiak, barruti zutabedunak, dorreak, zubiak, etab. Piramideetan nabarmentzekoak dira Uaxactun, Chichén Itzá, Tikal, Copán eta Uxmal. Jauregi nagusietariko batzuk Chichén Itzá, Palenque, Uxmalen daude. Tenplu-piramideetako hormak, ataburuak, paramentuak eta, batez ere, oroimenezko zutarriak edo zutarriak erliebe ederrez horniturik daude. Erdialdeko zutarrietan irudiekin batera data garrantzitsuak ezarri ohi zituzten, eraikuntza data, besteren artean: 292. urtekoa zaharrena eta 889koa berriena, arkeologoek aro klasikoa deitu dutena mugatzeko erabiliak hain zuzen. Margolaritza ederra eta koloretsua zen, maila handikoa hau ere, baina lan gutxi gorde dira (Bonampak, Uaxactun eta Chichén Itzá). Halaber, zeramika estilo desberdin anitz landu zuten.

Irakurri gehiago

Oraingo maiak haien arbasoen zibilizazioa garatu zen lurralde bertsuan bizi dira. Txikiak dira, buru biribilekoak, larrua kobre kolorekoa dute eta beltz leuna ilea. Beren artean lotura estua duten hizkuntzak erabiltzen dituzte. Funtsean nekazariak dira; herri baten inguruko komunitate txikietan bizi dira eta tradizioko ale eta barazkiak egiten dituzte (artoa, babarruna eta kuia bereziki) eta etxabereak izan ohi dituzte (oiloak, txerriak eta, askoz gutxiago, behiak). Industria gutxi dago maien lurraldean. Maia gehienak XVI. mendean kristautu zituzten; hala ere antzinako ohitura askok bizirik dirau oraino. Jakintza hori xamanek kontserbatu dute gehienbat; herri bakoitzean izan ohi den pertsona horrek lehengo erlijioaren eta ezagutzen aztarnak gorde ditu: antzinako egutegiaren zatiak gordetzen ditu, oilarrak sakrifikatzen eta euria erakartzeko errituak egiten ditu, etab.

Destinations