Meteora, (Grezieraz: Μετέωρα Μοναστήρια, euskaraz Airean esekita), Greziaren erdialdean dago, Tesaliako zabaldian, Kalambaka hiriaren hurbil, Pinios ibaiaren haranean. Meteora hitzak adierazten duen moduan, esan daiteke halaxe daudela harkaitz horien puntan eraikitako monasterioak. Arkitektura bizantziarrak eta naturaren edertasunak bat egiten dute Meteoran, eta monasterioek harkaitzen jarraipena dirudite.

Unescok 1988. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Monasterio Kristau Ortodoxo hauek oso garrantzitsuak dira greziar lekaidetza ortodoxoan .

Historia

IX. mendetik aurrera, fraide aszetak Meteorako haitzetan bizitzen hasi ziren. Lurretik 500 m-ra egon zitezkeen zuloetan bizi ziren hasieran. XIV. mendean, berriz, turkiarren eta albaniarren erasoei ihes egiteko haitzetan gora egin zuten fraideek, eta orduan hasi ziren harkaitzen puntan monasterioak eraikitzen. Hogeitik gora eraiki zituzten, eta seik irauten dute, gaur egun.

Gaur egun

Gaur egun sei monasterio baino ez daude (bost gizonezkoak eta bat emakumezkoa):

San Nicolás monasterioa, (Αγιος Νικόλαος, Àgios Nikólaos). San Estebán monasterioa, (Αγιος Στέφανος, Àgios Stéfanos). Hirutasun Santua monasterioa, (Αγία Τριάδα, Agía Triada). Antzaldatze monasterioa, (Μονή Μεταμορφώσεως, Moní Metamorfóseos) edo Meteoro Handia, (Μεγάλο Μετέωρο, Megálo Metéoro). Roussanou monasterioa, (Ρουσάνου). Varlaam monasterioa, (Βαρλαάμ).
Photographies by:
rob Stoeltje from loenen, netherlands - CC BY 2.0
- Public domain
Corteco8 - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
27
Statistics: Rank
2073828

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
436279581Click/tap this sequence: 2484

Google street view

Where can you sleep near Meteora ?

Booking.com
490.936 visits in total, 9.210 Points of interest, 405 Destinations, 18 visits today.