Porto


Porto Portugalgo bigarren hiri nagusia da eta Portoko barrutiko hiriburua da. 2011an 237.559 biztanle zituen. Ingurualde guztia kontuan hartuta, aldiz, Grande Porto ("Porto Handia) esaten denak ia 1.8 miloi pertsona hartzen du barne. Duero ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.

Historia

Hiriaren historia IV mendean hasten da Erromatarren okupazio garaian. Portus Cale izena eman zioten eta Olissipona (Lisboa) eta Bracara Augusta (Braga) hirien arteko merkatal bidean zegoen kai garrantzitsua bihurtu zen.

VIII mendean mairuek Iberiar penintsula konkistatu zutenean Portoz ere jabetu ziren. 868 urtean Galiziako Vímara Peres jauntxoak Miño eta Duero arteko lurrak Alfontso III erregearentzako birkonkistatu zituen. Ordainsari gisa Vímara Peres kondea bihurtu zen eta hiriak ibaiaren bestaldeko Cale (gaur egun Vila Nova de Gaia) hiriarekin batera Portus Cale sortu zuenez Condado Portucalense (Portugalgo konderria) sortu zen 868an, hiria beraz gain iparraldera zeuden lurrak ere bai.

 
Joanes I.a Portugalgoa.

1387an Joanes I.a Portugalgoa eta Filipa Lancasterkoa bertan ezkondu ziren eta Windsorko Ituna sinatzearekin bat Portugal eta Ingalaterraren arteko aliantza militarra sortu zen. XIV eta X mendeetan Portugalgo ontziola garrantzitsuenak Porton zeuden eta loraldi ekonomikoa izan zuen hiriak.

XIII mendetik ekoizten zen arren 1703an Methuen Ituna sinatu eta Portoko ardo upategi gehienak ingelesen esku gelditu ziren. Portugalgo lehen ministroa zen Pombalgo markesak upategi portugaldar bat sortu zuen eta ingelesen dominioari aurre egiteko ardoaren kalitatea bermatuko zuten legeak ezarri zituen. Honek ekoizle txikien matxinada ekarri zuen Revolta dos Borrachos (mozkorren matxinada) izenaz ezagutu zena. Garai hartakoa da Torre dos Clérigos eliza barroko ezaguna.

XVIII eta XIX mendeetan Portugalgo hiri industrialena bihurtu zen eta popazioak nabarmen egin zuen gora. 1809an frantziar tropen aurrean jendeak atzera egin zuen eta Ponte das Barcas zubia (txalupazko zubia) behera erori zen. Armada portugaldar-ingelesak Wellingtongo dukea buru zuela frantsesei aurre egin eta hiritik at bidali zituen.

1820ko abuztuaren 24an iraultza liberala abiatu zen eta 1822an konstituzio liberala onartu zen. 1828an Mikel I.a errege bihurtu zen eta konstituzioa bertan behera uztean Gerra Zibila sortu zen. Porto berak migelisten setioa sufritu zuen 18 hilabetetan zehar, baina ez zen errenditu eta "Citate Invicta" (Hiri garaitezina) titulua jaso zuen. 1834an erregeak abdikatu eta konstituzio liberala itzuli zen.

1877ko azaroaren 4an "Ponte Maria Pia" izeneko zubia hirian eraiki zuen Gustave Eiffelen enpresak, trenbidez lehenengo aldiz Douro ibaiaren bi ertzak lotuz. 1886an inauguratu zen Don Luis I.a zubia, hiriko ikur bihurtu dena.

1891ean erregearen aurkako matxinada sortu zuten Portoko errepublikarren baina ez zuten arrakastarik izan. Baina aurrekari bat izan zen eta 1910ko urriaren 5ean iraultza berri batekin Portugalgo Errepublika sortu zen. 1919an Portoko kontrairaultzaileek monarkia itzularazi zuten Portugal iparraldera eta Porto iparraldeko hiriburu bihurtu zen. Egoera honek hilabete bat iraun zuen.

1996an UNESCO Gizateriaren Ondare izendatu zuen Portoko erdigune historikoa eta 2001 urtean Europako kultura-hiriburua izan zen.

Photographies by:
Statistics: Position
4958
Statistics: Rank
20210

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
482175963Click/tap this sequence: 5924
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Porto ?

Booking.com
492.813 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 101 visits today.